Gizartea -

Bilbo

Hezkuntzak Santutxuko eskola bateko 3 urteko gela kendu duela salatu du ELAk

Sindikatuak uste du Jaurlaritzak Larreagaburu "eskola ixteko asmoa" duela etorkizunean eta horren kontra ikastetxeko langileek eta gurasoek egingo dituzten mobilizazioei babesa agertu die.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kendu egin du Bilboko Santutxu auzoko Larreagaburu ikastetxean 2 eta 3 urteko haurrak matrikulatzeko aukera. Sindikatuaren arabera, Jaurlaritzaren erabakia hezkuntza publikoan darabilen "murrizketa politikaren azken adibidea" da.

ELAren esanetan, Hezkuntza Sailak ikastetxe hori "epe ertainera ixteko apustua egin du", eta erabaki horrek "Bilboko, eta zehatzago, Santutxu auzoko eskola publikoaren egoerari kalte nabarmena egingo dio".

Sindikatuak ohar batean kritikatu duenez, "itxierak familiei euren seme-alabak hezkuntza publikoan matrikulatzeko eskubidea kolokan jartzen du, eta egun Larreagaburun dauden lanpostuak suntsituko ditu".

Hori horrela, ELAk adierazi nahi izan du ikastetxeko egoera salatzeko langile, guraso elkarte, ikasle eta bestelako eragileek antolatutako ekintzak babestuko dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Eusko Jaurlaritza ELA Euskal Eskola Publikoa Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak