Gizartea -

Desagertuta

Onik aurkitu dute Gasteizen desagertutako 46 urteko gizona

Urtarrilaren 8an desagertu zen, eta Gasteizko Udaltzaingoak bilaketa operatiboa izan du ordutik.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak bertan behera utzi du urtarrilaren hasieran etxetik desagertu zen 46 urteko gizona bilatzeko operazioa, Udaltzaingoak berak sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean jakinarazi duenez.

Gizona urtarrilaren 8an desagertu zen, baina egoera onean aurkitu dute.

Hori dela eta, gizona bilatzeari uzteko eskatu du Gasteizko Udaltzaingoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak