Gizartea -

Gertakaria

Desagertuta zegoen adineko gizon baten gorpua topatu dute Gasteizen

Gizonak 84 urte zituen, eta hilotza Lopidan aurkitu dute. Familiak asteazken gauean salatu zuen desagertzea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritar batek desagertuta zegoen adineko gizon baten gorpua topatu du Gasteizen. 84 urteko gizona asteazkenetik zegoen desagertuta. Gorpua Lopidan aurkitu dute, 09:30 aldera, ubide batean, Ertzaintzaren bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Hilotzak ez zuen indarkeria-zantzurik, eta autopsiak ebatziko du heriotza zergatik gertatu den, Ertzaintzaren esanetan. Senideek asteazken gauean jarri zuten salaketa. Sare sozialetan zabaldu zutenaren arabera, asteazkeneko 18:00etan ikusi zuten adinekoa azken aldiz, etxetik, Gasteizko erdigunetik, paseatzera joan zenean, mendiko bi makila zeramatzala.

Senideek ez zekiten nora joan zen, ez baitzuen beti ibilbide bera egiten. Sare sozialetan zabaldu zutenez, ez zuen oroimen-arazorik, eta ez zen inoiz galdu, baina ibiltzea kostatzen zitzaion, eta mugikortasun-arazoak zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak gaur