Gizartea -

Gertakaria

Bermeon hondoratutako ontzi baten lau bidaiariak erreskatatu behar izan dituzte

Lau pertsonak, hiru adineko eta adingabe bat, Bermeoko portura eraman dituzte. Erreskatea 19:30 aldera gertatu da.

Erreskatatuak Bermeoko (Bizkaia) portuan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Erreskatatuak Bermeoko (Bizkaia) portuan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Erreskatatuak Bermeoko (Bizkaia) portuan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona, hiru adineko eta adingabe bat, erreskatatu dituzte arratsaldean, ontzi bat Bizkaiko kostaldean hondoratu ondoren, Bermeoko itsasargiaren eta Izaro uhartearen artean. Antza denez, ontziaren kroskoari zulo bat egin zaio.

Erreskatea 19:30 aldera gertatu da. Ontzi bat estutasunean zegoela 19:00ak aldera jakinarazi dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Itsas Salbamenduko iturriek jakinarazi dutenez, Salvamar Monte Gorbea, Helimer 213 helikopteroa eta Ogoño I Gurutze Gorriko ontzia bertaratu dira.

Ertzaintzako ontzi batek ere dispositiboarekin bat egin du.

Salvamar Monte Gorbea-k ontzia Bermeoko itsasargiaren eta Izaro uhartearen artean topatu du. Bidaiariak erreskatatu dituzte, eta Gurutze Gorriko Ogoño I ontziak portura eraman ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak