Gizartea -

PROTESTA

'AP8 Peajerik Ez' plataformak bidesaria kentzeko eskatu du berriz ere, Bilbon

Asteburuko bigarren mobilizazioa izan da gaurkoa. Atzo Durangon egin zuten manifestazioa, "Bidesaria lapurreta bat da jadanik" lelopean.

Protesta-elkarretaratzea, Bilboko Arriaga Antzokitik gertu. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Protesta-elkarretaratzea, Bilboko Arriaga Antzokitik gertu. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Protesta-elkarretaratzea, Bilboko Arriaga Antzokitik gertu. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP8 Peajerik Ez plataformako kideek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, EAJren ekitaldi baten aurrean, alderdi jeltzaleari bidesari hau kentzeko "eskatzeko". Izan ere, "EAJ baita bidesarien injustizia hau alda dezakeena" azaldu dute plataformatik.

"Espainian bidesariak kentzen ari dira amortizatuta dauden errepideetatik, eta Euskadik ezin du kontrakoa egin; are gehiago, errepide honen kontzesioa duela 17 urte amaitu zela ikusita, eta 2003tik doakoa izan beharko zukeela jakinda" gehitu dute.

Protesta gisa, hiru ordu inguru kontzentrazioa egin dute Bailen kalean, Arriaga Antzokitik oso gertu. Arriagan, izan ere, Sabino Arana Fundazioaren Sari-banaketa zegoen.

Gaurkoa, asteburuko bigarren protesta izan da. Atzo, 400-500 pertsona inguruk manifestazioa egin zuten Durangon AP-8 errepidea doakoa izatea eskatzeko bai Gipuzkoan baita Bizkaian ere, "Bidesaria lapurreta bat da jadanik" lelopean.

Juan Carlos Poderoso plataformako bozeramailea gustura agertu da bi protestek izan duten parte hartzearekin eta otsailean beste mobilizazio bat egin asmo dutela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak A-8 Autobidea Manifestazioak