Gizartea -

Ezbeharra

18 urteko gazte bat larri zauritu da Foruan, auto batek harrapatuta

Bermeorako noranzkoan zihoan ibilgailu batek harrapatu du, BI-2235 errepidean, Forua parean. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute, anbulantziaz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gazte bat larri zauritu da Foruan (Bizkaia), auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Gertaera 09:30ak aldera jazo da. Bermeorako noranzkoan zihoan Volkswagen Touran ibilgailu batek oinezko bat harrapatu du, BI-2235 errepidean, Forua parean.

18 urteko oinezkoak zauri larriak jasan ditu, eta anbulantziaz eraman dute Gurutzetako ospitalera. Biktima artatu eta autoa bertatik atera bitartean, noranzkoetako bat itxi behar izan dute eta trafikoa beste errepidetik bideratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzea gaur Errepideko istripuen biktimak