Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat larri zauritu da Oiartzunen, etxebizitza batean izandako sutean

Sua 00:15ean piztu da, Oiartzungo Iturriotz auzoko Ozentzio kaleko eraikin batean. Gainera, beste zortzi pertsona artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.

Gizon bat larri zauritu da Oiartzunen izandako sute batean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia
Gizon bat larri zauritu da Oiartzunen izandako sute batean.
Gizon bat larri zauritu da Oiartzungo etxebizitza batean izandako sutean

1:07

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko gizon bat larri zauritu da goizaldean Oiartzunen (Gipuzkoa), etxebizitza batean izandako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 00:15ean piztu da, Oiartzungo Iturriotz auzoko Ozentzio kaleko eraikin batean, eta bertaratu diren suhiltzaileek 04:15 aldera itzali dituzte garrak.

Sutea bigarren solairuan jazo da, eta etxe horretan zegoen pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eskuetan erredurak zituela. Gainera, beste zortzi pertsona artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutea zer eragin duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Oiartzun Albisteak Suhiltzaileak