Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

EAEn suizidio bat dago bi egunetik behin

Kopuru hori hilketen, trafikoaren eta genero-indarkeriaren biktimena baino handiagoa da. Haur hezkuntzan buruko osasuna jorratzearen alde daude adituak.

Suizidioa osasun publikoko arazo handia da. Argazkia: EFE
Hondartzan dabilen pertsona baten aztarnak
Suizidioa osasun publikoko arazo handia da. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan suizidio bat ematen da bi egunetik behin, eta, beraz, biktimen kopuru hori hilketen, zirkulazio-istripuen eta genero-indarkeriaren kasu guztiak baino handiagoa da, Jose Antonio de la Rica psikiatra, Euskadiko koordinatzaile soziosanitarioa eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Mentaleko koordinatzaileak jakitera eman duenez.

Osasun Mentaleko Erizaintzaren Espainiako Elkarteak, Bizkaiko Erizaintza Zientzien Akademiak eta Bizkaiko Erizainen Elkargoko Osasun Mentaleko Batzordeak elkarrekin egin dute berriki Bizkaiko Osasun Mentaleko Erizaintzaren III. Jardunaldia, Bilbon.

Bertan, De la Ricak 'Euskadin suizidioa prebenitzeko estrategia' dokumentua aurkeztu zuen, eta EAEn bi egunetik behin suizidio bat dagoela adierazi zuen. "Estrategiaren helburuen artean daude, besteak beste, eragina murriztea, hau da, beren buruaz beste egiten duten edo egin nahi duten pertsonak; prebalentzia murriztea, horiek baitira beren buruaz beste egiteko arriskuan daudenak; eta estigmatizazioa murriztea", ziurtatu du.

Azken puntu horretan, "suizidioa ezkutuko arazoa" dela nabarmendu zuen, eta "argitara ateratzea beharrezkoa da, osasun publikoko arazoa delako".

Hori dela eta, EAEn suizidioa prebenitzeko estrategia "jokabide suizida prebenitzera bideratuta dago, zaintza epidemiologikoaren, ekintza suizidak egiteko puntu 'beroetan' prebentzio aktiboaren, koordinazio onaren, lehen jarduketako esku-hartzeen eta, gainera, esku-hartzeen eta posbentzioaren bidez".

Kolektibo ahuletan jarduteaz ere mintzatu zen: "Haurtzaroan, gaztaroan eta abarretan indarkeria egoeran edo babesgabetasun-egoeran dauden pertsonak, sexuaren arabera diskriminatuta dauden pertsonak, espetxeetan bizi direnak eta beste batzuk, esaterako".

Bestalde, Francisco Megias medikuak, Osasun Mentaleko Erizaintzaren Espainiako Elkarteko presidenteak adierazi zuenez, "suizidioa osasun publikoko arazo handi bat da, gero eta handiagoa da". Ildo horretan, "lehen mailako arretatik, osasun mentaleko arreta espezializatuarekin batera, fenomeno hori geldiarazten lagunduko duten jarduketen garapenean aurrera egiten saiatu beharko gnateke", esan zuen.

Bestalde, Ana Maria Fernandez Cagigas Osasun Mentaleko erizain espezialistak adierazi zuenez, "gaixotasun mentala haurtzaroan ere badago", beraz, "prebenitu eta landu egin behar da, garatu ez dadin, eta lan hori haurtzarotik bertatik egin behar da, adingabearen ondoan egon daitezkeen profesional guztien artean koordinatuta, eta arreta berezia jarrita eskolan, bertan igarotzen baitute ikasleek denbora gehiena.

Osakidetzaren estrategia suizidioaren aurrean

Suizidioak duen eragina murrizteko plan integral aitzindari bat prestatu du Osakidetzak, Suizidioa Prebenitzeko Estrategia goiburupean, eta prebentzioa, esku-hartze goiztiarra eta arreta sistema berezitua ditu ardatz.

Osasun-sistemako laguntza-baliabideak:
  • Suizidio-ideiak badituzu edo gai horrek kezkatzen bazaitu, garrantzi handikoa da osasunaren arloko profesional batekin kontsultatzea.
    • Ahal bezain laster eskatu zure familia-medikoari hitzordua.Psikologo batekin edo psikiatra batekin tratamenduan bazaude, jarri harremanetan harekin eta azaldu une horretan nola zauden.
    • Osasun Aholkua zerbitzuaren telefonora ere dei dezakezu  (900203050 telefonoa); gai horren inguruan dituzun zalantzei buruzko orientabideak emango dizkizute.Telefono horretan,eguneko 24 orduetan, eskaintzen du arreta Osakidetzako erizaintza-talde batek. Doakoa da.
  • Oso gaizki bazaude eta uste baduzu berehalako laguntza behar duzula, joan zaitez larrialdiko zerbitzu batera (zure osasun-zentroan edo ospitale batean) edo deitu larrialdi-telefonora (112); telefono horretan, osasunaren arloko profesional batek artatu ahal izango zaitu urteko 365 egunetako 24 orduetan.
Bestelako laguntza-baliabideak:
  • Itxaropen Telefonoa: 717003717(arreta krisialdietan, estatua);

944100944(Bizkaia); 900840845(Gipuzkoa); 948243040(Nafarroa) .

http://www.telefonodelaesperanza.org/

http://telesgi.org/

  • La Barandilla elkartearen suizidioaren aurkako telefonoa: 910380600

https://www.labarandilla.org/

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak