Gizartea -

Lapurretaren ostean

Polizia katedraleko grabaketak aztertzen ari da

Irudiak ikuskatzea "oso zaila" izaten ari da, zintetan jende ugari azaltzen baita (horietako asko motxilekin), eta horrek datuak ateratzea zailtzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiagoko katedraleko kamerek hartutako irudietan hainbat pertsona azaltzeak asko zaildu ditu Codex Calistinusa liburua ostu zuen pertsona identifikatzeko lanak.

Galiziako Poliziak esan duenez, agenteak datuak eta lekukoen adierazpenak biltzen daude, katedraleko langileen deklarazioak barne, ikerketako datu argitzaileren bat eman dezaketelakoan.

Agenteek katedralean grabatutako irudiak ikuskatzen jarraitzen dute, eta "oso lan zaila" egiten ari dela diote. Kamara asko erabiltzeak eta jende ugari azaltzeak, horietako asko motxilak eramaten, datuak ateratzea zailtzen dute.

Azkeneko egunotan kontrolak areagotu egin dira Santiago hiriko hainbat puntutan, eta uniformeko agenteen kopurua igo egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea