Gizartea -

Trafiko istripua

Gizon bat zauritu da N-240 errepidean, auto batek eta kamioi batek talka eginda

Larrialdi zerbitzuek 09:00ak aldera jaso dute abisua, eta zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera, larri. Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira inguruan.

Auto batek eta kamioi batek aurrez aurreko talka izan dute Zeanurin. Argazkia: @BomberosBizkaia
Auto batek eta kamioi batek aurrez aurreko talka izan dute Zeanurin.
Auto batek eta kamioi batek aurrez aurreko talka izan dute Zeanurin. Argazkia: @BomberosBizkaia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da asteazken honetan N-240 errepidean, Zeanuri parean (Bizkaia), kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larrialdi zerbitzuek 09:00ak aldera jaso dute abisua, eta suhiltzaileak lekura hurbildu dira. Bidaiari bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz, larri.

Halaber, errepidea bi noranzkoetan itxi dute, eta auto-ilarak sortu dira inguruan. Une honetan, txandakako zirkulazioa ematen ari dira, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Zeanuri Trafiko istripuen biktimak Arratia-Nerbioi