Gizartea -

Saudi Arabiako zamaontzia

Saudi Arabiako arma-zamaontzia Bilbon porturatzearen aurka protesta egin dute

Amnistia Internazionalak, Greenpeacek, Oxfam Intermonek, Kem-Mocek eta Ongi Etorri Errefuxiatuakek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan.

'Gerra hemen hasten da' plataformaren elkarretaratze Bilboko Arriaga plazan. Irudia: EiTB
'Gerra hemen hasten da' plataformaren elkarretaratze Bilboko Arriaga plazan. Irudia: EiTB
'Gerra hemen hasten da' plataformaren elkarretaratze Bilboko Arriaga plazan. Irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bahri Yambu ontzia datozen orduetan Bilboko Portura helduko dela salatu du 'Gerra hemen hasten da' plataformak. Saudi Arabiako bandera duen zamaontziak armak kargatzeko asmoa du, "Portuaren eta erakundeen adostasunarekin", kritikatu dutenez.

Amnistia Internazionalak, Greenpeacek, Oxfam Intermonek, Kem-Mocek eta Ongi Etorri Errefuxiatuakek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan. Armen kargarekin "Giza Eskubideak urratu eta ausiabartza eragingo dute", salatu dutenez.

Alberto Estefania 'Gerra hemen hasten da' plataformako kideak gogorarazi duenez, duela bi urte, "kolektibo ezberdinen presioari esker", Bahri Yambu-k Bilboko Portuan armak kargatzeari uztea lortu zuten.

Hala ere, ontzia Bilboko Portuaren sarreran dago igande honetan, eta urteak eman ditu armak Saudi Arabiara eta Arabiar Emirerri Batuetara eramaten, gaineratu duenez. Estefaniaren ahotan, armak "Yemengo gerran" erabili dituzte, "200.000 pertsona baino gehiago hil dituzte bertan".

"Datozen orduetan armak kargatuko dituztela salatu nahi dugu; portua bera, erakundeak eta ontzia ados jarri dira, eta Giza Eskubideen urraketari ekin diote", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Arriaga Antzokia Bilboko Portua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Saudi Arabiari buruzko albisteak