Gizartea -
Denboralea
Olatuek zulo handi bat eragin dute Zarauzko portuko horman
Udalak ohartarazi du datozen orduetan zuloa handitzeko arriskua dagoela, olatu handien ondorioz. Portuan zeuden hiru txalupatan ere kalteak izan dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Herriko kostaldea astintzen ari den olatu denboraleak zulo handi bat eragin du Zarauzko portuko horma batean. Halaber, hiru txalupatan kalteak izan dira.
Xabier Txurruka alkateak gaur eguerdian azaldu duenez, olatuek kaltetutako hiru txalupetako baten jabeak goizeko 06:00ak aldera ohartarazi du portuko horman zuloa zabaltzena ari zela.
"Hasiera txikian izan bada ere, olatuen kolpeen ondorioz gero eta handiagoa egin da", erantsi du.
Txurrukak adierazi du portuko horman "egiturazko kalteak" izan direla eta orain kalte horiek zenbatzeko lanetan ari direla.
Horrez gain, alkateak aitortu du zuloa handitzeko beldur direla, hormak arrakalak dituelako eta datozen orduetan olatu denboralea baretuko ez delako.
Bestalde, Donostiako Pasealeku Berria 14:00etan ireki dute oinezkoentzat. Alabaina, ibilgailuentzat astelehenera arte egongo da itxita.