Gizartea -

Bilboko metroa

Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean

Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.

Artxiboko irudian, Bilboko metroaren geltoki bat. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Artxiboko irudian, Bilboko metroaren geltoki bat.
Artxiboko irudian, Bilboko metroaren geltoki bat. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du astearte honetako 11:00ak aldera, Metro Bilbaok eitb.eus-i jakitera eman dionez, goizean sare osoan "atzerapen orokorrak" izan ostean; hain zuzen ere, Larrabasterran izandako matxura baten ondorioz izan dira atzerapenak, enpresak Twitter bidez jakinarazi duenaren arabera. Metro Bilbaoren iturriek eitb.eus-i zehaztu diotenez, katenarian izan da matxura, eta trenak trenbide bakarretik bideratu behar izan dituzte tarte batean.

10:00etan, hainbat behargin lanean zeuden, matxura konpontzeko. Larrabasterran geldituta geratu den trena (Larrabasterra-Plentzia zerbitzua ematen ari zen) 09:30 aldera kendu ahal izan dute.

Atzerapenik handienak Bidezabal eta Sopelako estazioen artean izan dira; gainerako tarteetan, aldiz, denbora gutxiago eman behar izan dute erabiltzaileek metroaren zain.

Metro Bilbaok argibide-pantailak kontsultatu edo langileei galdetzeko gomendioa eman die erabiltzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Basauriko argazkiak Erandio berriak Getxo berriak Portugalete bideoak Sestao Bizkaiko albisteak EAE albisteak Metro Bilbao bideoak Gizartea Eguneko albisteak Leioa berriak Plentzia argazkiak Albisteak Etxebarri azken ordukoa Berango azken ordukoa Gorliz albisteak Urduliz Garraio komuna gaur