Gizartea -

Espainian

Donostiak izan du errentako etxebizitzaren metro karratu garestiena

Hileko 12,5 euro balio zituen; Espainian bigarren hiruhilekoan garestiena izan zen. Bilbon errentako etxebizitzen prezioa % 3,3 igo zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian errentako etxebizitzen metro karratuaren batez besteko prezioa 12,5 eurotan egon zen aurtengo bigarren hiruhilekoan; ondorioz, Espainiako garestiena izan zen, idelista.com web-orrialdearen datuen arabera.

Ikerketak lehenengo aldiz sartu du Gipuzkoako hiriburua, beraz, ez da posible prezioen bilakaera jakitea. Halere, errentako etxebizitzen prezioa Gasteizen % 2,8 jaitsi zela dio ikerketak, metro karratuko 8,9 eurora arte. Bilbon, % 3,3 igo zen, 12 euroraino.

Bizkaiko hiriburua, Madrilekin batera, errentako etxebizitzarik garestiena duen hiria da, metro karratuko 12 euro ordaintzen dituzte hilero bi kasuetan, Donostiaren atzetik soilik.

Espainian idealista.com-ek aztertutako hiriburuetatik % 52,5ek hileko errenta jaisten ikusi zuten, % 47,5ek aldiz, igoera jasan zuten.

Beherakada handiena Oviedon izan zen, prezioak % 4,5 jaitsi baitziren. Bestalde, Tarragonan alokairuen balioa batez beste % 3,7 jaitsi zen eta Leonen % 3,4, azkeneko hiruhilekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea