Gizartea -
Lurrikara Errioxan
3,4 graduko lurrikara bat izan da Anguianon
Epizentroa Anguiano eta Valvanerako monasteriotik gertu dagoen mendi batean izan da, 08:00ak aldera.
Agentziak | Erredakzioa
3,4 graduko lurrikara txiki bat izan da Anguianon (Errioxa), eta inguruko udalerrietan eragina izan du. Hala ere, emandako lehen datuen arabera, ez da kalte materialik izan.
Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, 08:00ak aldera izan da lurrikara, eta epizentroa Anguiano zein Valvanerako monasteriotik gertu dagoen mendi bat izan da.
Espainiako Institutu Geografiko Nazionalaren informazioaren arabera, bere magnitudea 3,4 gradukoa izan da eta bere epizentroa azaleko mailan kokatu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea