Gizartea -

Iragarpena

Eguraldi txarra nagusi, datozen egunetan

Goizean euria egingo du lurralde osoan, baina eguerdi aldera atertu egingo du hegoaldean. Kostaldean aldiz, kosta egingo zaio atertzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, goizean eguraldi txarra izango da nagusi, euria egingo du lurralde osoan, halere, eguerditik aurrera atertu egingo du hegoaldean. Kantauriar isurialdean kosta egingo zaio atertzea; hodeiak pilatuta geratuko dira. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, batez ere kostaldean. Tenperaturek Ebroko bailaran soilik gaindituko dute 20 ºC-ko muga.

Bihar, asteazkena, Kantauriar isurialdean zerua lainotuta egongo da eta zaparrada txikiak izango dira, batez ere kostaldean. Hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da eguneko ordu gehienetan. Ipar-mendebaldeko haizea baretu egingo da orokorrean eta eguneko tenperaturak apur bat gora egingo du. Maximoak 22 eta 25 ºC artean kokatuko dira, eta zertxobait altuagoak izango dira Ebro bailaran.

Ostegunean, tenperaturak jaitsi egingo dira, 20 eta 25 ºC-ra arte, gune epelenak Ebroko bailaran egongo dira. Kantauriar isurialdean zaparrada batzuk botako ditu, baina arratsaldean atertu egingo du. Hegoaldean, aldiz, hodeiak eta ostarteak izango dira, eta ez du euririk egingo. Ipar-mendebaldeko haizea suabe ibiliko da orokorrean, eta kostaldean zertxobait biziago.

Ikusi itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea