Gizartea -

Zirkulazioa

Lagun bat hil da Beran zirkulazio-istripuan, N-121-A errepidean

Ibilgailu astun batek eta auto batek elkarren aurka egin dute talka, aurrez aurre jota, eta, ondorioz, lagun bat hil da. Auto-ilarak daude 63. kilometroan, Irunerako norabidean.

Istripua Beran gertatu da. Argazkia @bomberos_na (Twitter).
Istripua Beran gertatu da. Argazkia @bomberos_na (Twitter).
Pertsona bat hil da N-121-A errepidean izandako istripu batean, Bera parean

0:52

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil da astearte honetako goizean, 10:00ak aldera, Beran, N-121-A errepidean izandako zirkulazio-istripu batean, Foruzaingoak Twitterren bidez jakinarazi duenez.

Foruzaingoak dioenez, N-121-Ako kilometroan gertatu da ezbeharra. Ibilgailu astun batek eta auto batek elkarren aurka egin dute talka, aurrez aurre jota, eta, ondorioz, lagun bat hil da.

Auto-ilarak daude, aipatutako puntuan. Ibilgailu astunak A-15 autobidera ari dira desbideratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Albisteak Nafarroa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Albisteak Urumeako autobia