Gizartea -

Donostia

Urumea ibaiko isurketa metroko obrarekin lotuta dago

Eneko Goia alkateak esan du Udalak ezin duela zigorrik jarri, baina dagoeneko enpresa arduradunarekin kontaktuan jarri direla azpimarratu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenaldian Urumea ibaian izan diren isurketak topoaren obretan erabilitako makineriaren garbiketaren ondorio direla argitu du Eneko Goia Donostiako alkateak.

Prentsaurrekoan azaldu duenez, makinak garbitzeko erabilitako ura lokatzarekin nahasten da eta euri-urak bideratzeko sarearen bidez ibairaino heltzen da.

Eusko Trenbide Sarea bultzatutako obra gauzatzen ari den enpresa sustatzailearekin kontaktuan jarri da Udala, eta isurketa gehiago izan ez dadin beharrezkoak diren neurriak har ditzala eskatu dio.

Enrique Ramos Ingurumen zinegotziaren arabera, Donostiako Udalak ez du eskumenik enpresa horri zigorrik jartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia albisteak Gipuzkoako albisteak EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Ingurumena Donostiako metroa Euskal Herriko kutsadura gaur