Gizartea -

GERTAKARIA

96 urteko emakume bat giltzapetuta utzi dute Marcillan, etxe enbargatu bat ixtean

Etxeko balkoitik laguntza eskatu du emakumeak eta bizilagun batek abisu eman dio Guardia Zibilari. 12:30 aldera ireki diote atea eta kalera atera ahal izan da.

Etxea ireki duten unea. Argazkia: Guardia Civil
Etxea ireki duten unea.
Etxea ireki duten unea. Argazkia: Guardia Civil

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibilak 96 urteko emakumea erreskatatu du Marcillan, atzotik etxetik irten ezinda egon eta gero. Antza denez, etxea itxi zuen sarrailagile edo zerrajero batek atzo, bankuak aginduta, eta barruan utzi zuen konturatu gabe.

Emakumeak laguntza eskatu du etxeko balkoira irtenda, eta bizilagun batek 062 herrritarren laguntza telefonora deitu du 12:00ak aldera, abisua emanez.

Patruila bat hurbildu eta emakumea etxe barruan giltzapetuta zegoela baieztatu dute, onik, baina atera ezinda.

Udaltzaingoari abisu eman, sarrailagile bat ekarri, eta 12:30 aldera askatu dute emakumea.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, sarrera bakarra partekatzen dute bi etxebizitzak (enbargatutakoa bata eta emakumearena bestea) eta ate hura ixtean, emakumea harrapatuta geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Kaleratzeak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Higiezinen merkatua gaur