Gizartea -
Donostia
Akordio batekin itxi dute Donostian arroka batek jota hildako gaztearen auzia
Akusatuetatik bik zigor txikiak jaso, eta gainerako lauak absolbitu dituzte. Hildako gizonaren familiak 200.000 euro jasoko ditu kalte-ordain gisa.
Euskadi Irratia
Aldeen arteko akordio batekin itxi dute gaur Donostian Mikel Arzak arroka batek buruan kolpatutako 20 urteko gaztearen heriotzaren auzia. Sei akusatuetatik bik zigor arinak jaso dituzte, eta gainerakoak laurak absolbitu.
Akordioaren arabera, gaztearen familiak 200.000 euroko kalte-ordaina jasoko du Donostiako Udalaren eta aseguru etxearen eskutik.
Sei inputatuen zeuden auzian: Hirigintzako hiru udal-teknikari (bi ingeniari eta arkitekto bat), eta egonkortze-lanetako planen arduraduna, plan horri oniritzia eman zion pertsona eta lanak egiten ari zen enpresako gerenteak. Zigortutakoak Donostiako udal-teknikariak dira: bati sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, arduragabekeria egotzita, eta besteari isuna (hiru hilabetez 10 euro ordaindu beharko ditu), arduragabekeria arina leporatuta.
Arzak 2013ko abuztuan zendu zen, arroka batek buruan jota. Urgulleko mendi-magala egonkortzeko lanetan ari ziren, eta arroka bertatik erori zen.