Gizartea -

Iragarpena

Hodeiak eta ostarteak tenperatura baxuekin, zubian zehar

Ostiral honetan hodeiak izango dira nagusi, eta euri pixka bat egin dezake. Tenperatura maximoak 18-19 ºC inguruan egongo dira. Eguraldia ez da asko aldatuko datozen egunetan.

Argazkia: Inocencio Goikuria
Argazkia: Inocencio Goikuria
Argazkia: Inocencio Goikuria

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, ostiral honetan euri pixka bat egingo du noizean behin; euria egiteko arriskua handiagoa izango da kantauriar isurialdean eta egunaren lehen zatian. Hodeiak izango dira nagusi oraindik, baina arratsaldetik aurrera gutxituz joango dira zertxobait. Tenperatura maximoak 18-19 ºC inguruan egongo dira.

Larunbatean eguraldiak hobera egingo du. Goizean goiz zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta iparraldean euri gutxi egin dezake, baina goiza aurrera joan ahala atertu egingo du, eta urdinguneak zabalduko dira. Arratsaldean, tarteka eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu, eta giro lasaia nagusituko da. Gauean, aldiz, euria egin dezake kantauriar isurialdeko zenbait tokitan. Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da berriro, eta lurralde osoan haize-bolada gogorrak espero dira, kostaldean eta Ebroko bailaran batez ere. Tenperaturak berdintsu jarraituko du.

Igandearen lehenengo partean hodeiak ostarteei gailenduko zaizkie, eta iparraldean euri apur bat egin dezake. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira, eta zaparrada gero eta handiagoak botako ditu, ipar-ekialdean batez ere. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginez tenperatura udaberriko balioetan geratuko da.

Astelehenean eguraldi txarra izaten jarraituko dugu; euri-jasak izango ditugu, eta tenperaturak jaitsi egingo dira.

Ikusi itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea