Gizartea -

Haizeak eragindako arazoak

Barakaldoko 64 etxebizitza hustu dituzte haizeak aldamio bat bota ostean

Bizilagunek senitartekoen etxeetan edota Retuertoko kultur etxean eman dute gaua. Datozen orduetan aldamioa finkatzen jarraituko dute.

Barakaldon jausitako aldamioa. Argazkia: EFE
Barakaldon jausitako aldamioa.
Barakaldon haizeak botatako aldamioa desmuntatzen hasi dira

1:08

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzeta auzoko hiru eraikinetako bizilagunek gaua etxetik kanpo pasatu behar izan dute, atzo haizeak eraikin horietako batean zegoen aldamioa bota ostean. Zehazki, Vicente Alexander kaleko 10.eko eta La Paz kaleko 34 eta 32 zenbakiko bizilagunak dira ateratakoak. Gehienek senitartekoen etxean egin dute lo, eta 10 batek, Retuertoko kultur etxean.

Ezbeharra 16:15 aldera jazo zen. Zorionez, ez zen inor zauritu. Badaezpada, eta haizeak gogor jotzen jarraitu behar zuela kontuan hartuta, eraikin horietako lagunak aterarazi zituzten. Haizeak botatako aldamioaren etxebizitza ez ezik, ondoko biak ere hustu zituzten, egiturako piezek bertara jausi zitezkeelakoan.

Barakaldoko Udalak Larrialdi Plana jarri zuen martxan, eta Retuertoko kultur etxea atondu zuen nahi zuten bizilagunek gaua bertan eman zezaten. Gehienek, baina, senitartekoen etxeetan egin dute lo.

Bien bitartean, jausitako aldamioa desmuntatzen eta finkatzen eman dituzte azken orduak bertaratutako suhiltzaile, ertzain eta lan bertikaletan aditu diren langileak. Izan ere, honakoak egin behar dituzte: aurrena, aldamioa fatxadara gerturatu finkatu ahal izateko; ondoren, zintzilik dauden piezak kendu behar dituzte, eta horretan lan bertikaletan dabiltzan adituak ibiliko dira. 40 bat pertsona dabiltza lanean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko Zerbitzuaren zuzendaritzapean. 

Amaia del Campo Barakaldoko alkatea ezbeharraren lekuan izan zen atzo. "Espero dezagun kaltetutako familiak laster euren etxeetara bueltatu ahal izatea. Zorionez, kalte materialak baino ez daude", adierazi zuen.

Haizeak zakar jo zuen atzo, eta hainbat gorabehera sortu zituen, larriena Barakaldoko hori, baina ez bakarra.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri zuen. 166,9 kilometro orduko boladak neurtu ziren Matxitxakon; 140koak, Oizen eta 135ekoak, Donostian (Jaizkibel eta Santa Claran), Euskalmetek jakinarazi duenez.

 

Arratsaldean neurtutako haize-boladak, km/h-tan / Rachas de viento registradas durante la tarde, km/h:

Matxitxako: 166.9Oiz: 140.1Jaizkibel: 134.8Santa Clara: 134.4Cerroja: 128.1La Garbea: 121.4Almike: 121Arteaga: 120.3Bidania: 115.7#AlertaLaranja #AbisuHoria #haizea pic.twitter.com/jWCjHrvjjb

— Euskalmet (@Euskalmet) March 3, 2020

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Alerta meteorologikoak EAE albisteak Denboraleak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Etxebizitzen merkatua