Gizartea -
HONDAKINEN KUDEAKETA
Gipuzkoako Aldundiak birziklatzeko arropa bilketaren informazio zehatza eskatu du
Enpresak EAEn birziklatzeko bildutako arropak legez kanpo botatzen zituen Nafarroan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila harremanetan jarri da Gipuzkoako Mankomunitateekin birziklatzeko arropa bilketaren esleipendun enpresen informazio zehatza eskuratzeko eta bildutako arropen helmuga ezagutzeko.
Aldundiak komunikatu batean azaldu duenez, eskaera bat egin du Ziordian (Nafarroa) erabilitako arropa isuri baten existentziari buruz hedabideetan argitaratutako informazioen harira, ustez Gipuzkoako bilketatik datorrena.
Era berean, Jose Ignacio Asensiok zuzentzen duen Sailetik salatutako isuriaren inguruko informazio guztiaren berri emateko eskatu diete Gipuzkoako mankomunitateei.
Azkenik, Aldundiak gertaera hori "oso larria" dela adierazi du eta horrelako gertaerak deitoratu ditu: "Negatiboki eragiten diote arloko erakundeen sinesgarritasunari eta herritarren motibazioari bilketetan parte hartzerako orduan".