Gizartea -

Koronabirusa

Irailera arte atzeratu dute Iruñean egitekoa zen Nerabeen Medikuntzako Batzarra

Hitzordua irailaren 25ean eta 26an izango da, eta ez dute aldaketarik egingo egitarauan. Koronabirusaren hedapenaren aurrean osasun arloko langileak babesteko hartu dute erabakia.

Nerabeen Medikuntzako Espainiako Elkartearen XXV. Batzar Nagusiaren kartela.
Nerabeen Medikuntzako Espainiako Elkartearen XXV. Batzar Nagusiaren kartela.
Nerabeen Medikuntzako Espainiako Elkartearen XXV. Batzar Nagusiaren kartela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 13an eta 14an Iruñean egitekoa zen Nerabeen Medikuntzako Espainiako Elkartearen XXV. Batzar Nagusia irailaren 25era eta 26ra atzeratu dute, adituek emandako gomendioei jarraiki, COVID-19 izenarekin ezagutzen den gaitzaren aurrean osasun arloko langileak babesteko asmoz.

Nafarroako Medikuen Elkargoak 150 profesional baino gehiago hartu behar zituen datorren asteko ekitaldi horretan. Izan ere, Nafarroako eta Estatuko pediatrak, pediatriako egoiliarrak, familiako medikuak eta interesa zuten beste profesional batzuk biltzekoak ziren.

Horrez gain, medikuen hitzordua hasi aurretik Iturramako Civivox aretoan familientzat eta hezitzaileentzat zuzenduta zegoen jarduera ere irailaren 24ra atzeratu dute. Jardunaldi horretara psikologiako, hezkuntzako eta pedagogiako, aisialdiko, musikako eta kiroleko profesionalak gonbidatuta daude, internet bidezko jazarpena, bullyng-a eta nerabeen inguruko beste gai batzuk jorratzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Koronabirusa