Gizartea -

NAFARROA BEHEREA

850 ardi eta 200 arkume hil dira Uhartehirin, etxalde batean izandako sutean

Euskal Irratiak jakitera eman duenez, goizaldean izan da sutea, eta 2.000 metro karratu inguruko arditegia erre da.

850 bat ardi eta 200 arkume hil dira sutean. Argazkia: EiTB
850 bat ardi eta 200 arkume hil dira sutean
850 bat ardi eta 200 arkume hil dira sutean. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da bart Uhartehiri (Nafarroa Beherea) herriko arditegi batean, eta 850 bat ardi eta 200 arkume hil dira, Euskal Irratiak komunidabideak txio baten bidez jakitera eman duenez.

Goizaldean, 01:45 inguruan, izan da sutea, eta 2.000 metro karratuko etxaldea kiskalita geratu da. 08:00ak aldera sua itzaltzea lortu dute bertaratu diren suhiltzaileak.

Sudouest atariak jakitera eman duenez, etxaldea Hamburia nekazaritza taldeko Ruspil familiarena da, eta ardien zein ahuntzen hazkuntzan espezializatutako ustiategi nagusietako bat da zonaldean. Sutearen arrazoiak argituko dituen ikerketa zabalik dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iparraldearen Orena Zuberoa albisteak Lapurdiko azken ordua Nafarroa Behereko azken ordukoa Abeltzaintza