Gizartea -

M-15 Mugimendua

Milaka 'sumindu' sistemaren aurka manifestatu dira Madrilen

18:50ak pasata, "Ez da krisi bat, sistema baizik" lelopean manifestatu dira Estatuko bazter guztietatik Madrilera iritsitako 'suminduak'.

"Ez da krisi bat, sistema baizik" lelopean manifestatu dira 'suminduak'. Argazkia: EFE
"Ez da krisi bat, sistema baizik" lelopean manifestatu dira 'suminduak'. Argazkia: EFE
"Ez da krisi bat, sistema baizik" lelopean manifestatu dira 'suminduak'. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun bildu dira igande arratsalde honetan Madrilen, "Ez da krisi bat, sistema baizik" lelopean manifestatzeko. 18:50ak pasata eta Atochatik hasita, ekin diote ''suminduek'' ibilbideari. Manifestazioa Soleko Atean amaituko dute.

Jai giroa nagusi izan da manifestazioan eta bertan politikarien, bankuen eta egungo sistema ekonomikoaren aurkako leloak izan dira entzungai, "Merkatuen diktadurarik ez", "Etorkizuna maiatzaren 15ean jaio zen", "Lotan geunden, esnatu gara" eta "Mugitu zaitezte: guztiok batera ahal dugu", besteak beste.

"Demokrazia esaten diote eta ez da" eta "Borroka aurrera doa, kosta ahala kosta" izan dira manifestatzaileek botatako oihuak. Soleko Ateraino iritsi dira eta aurreikusi dutenez, 21:00etan batzar bat egingo dute, M-15 Mugimenduak epe laburrera dituen helburuei buruz mintzatzeko.

Asteburu honetako ''suminduen'' bigarren hitzordu handia da. Larunbat honetan Madrilera iritsi dira Estatuko bazter guztietako ''suminduak'', tartean, Euskaditik, Kataluniatik, Murtziatik, Valentziatik eta Andaluziatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea