Gizartea -
Ezkutuko bidaiaria zen
Abran desagertutako emakumea bilatzeko lanak, bertan behera
Goizeko 09:00etan hasi dira Itsas Salbamenduko kideak larunbatean Marokoko bandera zeraman barku batetik beste bi lagunekin batera itsasora bota zen emakumearen bila.
Erredakzioa
Goizeko 09:00etan ekin diete berriro Itsas Salbamenduko kideek Getxo eta Muskiz arteko uretan larunbatean desagertu zen emakumearen bilaketa lanei. Goiz osoa emakumearen bila egon ostean, operatiboa bertan behera utzi dute.
Gertaerak
Larunbat goizaldean aingura botata zegoen "Capella" izeneko itsasontzitik uretara bota ziren hiru lagun. Horietako bat hilda aurkitu zuten 07:00ak aldera, beste bat onik eta hirugarrena desagertu zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea