Gizartea -
BIZKAIA
Hildako bat Barakaldon polizia jazarpen bateko tiroketan
Udaltzainek tiro egin diete lapurtutako auto batekin udaltzainak harrapatzen saiatu direnean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pertsona bat, dirudienez emakumezkoa, hil egin da eta gizon bat zauritu egin da Barakaldon (Bizkaia) udaltzainekin izandako tiroketa batean. Udaltzainek tiro egin diete lapurtutako auto batekin udaltzainak harrapatzen saiatu direnean.
Ertzaintzaren arabera, udaltzainen jazarpena Portugaleten hasi da, Barakaldotik hurbil dagoen herria, autoak lapurreta salaketa bat zuela konturatu direnean.
Autoaren lapurreta igandean salatu zuten Barakaldon. Udaltzainek Barakaldoko Errekatxo auzoraino jarraitu dute autoa eta bertan gelditzeko agindu zieten.
Orduan autoarekin udaltzainak harrapatzen saiatu dira eta hauek tiro eginez erantzun dute. Ondorioz, haietako bat hil degin da, dirudienez emakumezkoa, eta gidariak zauriak jasan ditu.
Lapurretagatik polizia aurrekariak zituen 37 urteko gizona Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Ertzaintza kasua ikertzen ari da eta armak kendu dizkiete udaltzainei.