Gizartea -

Trafiko istripua

Hil egin da Bilbon duela astebete auto batek harrapatutako emakumea

Istripua martxoaren 2an jazo zen, Bilbotik Galdakaorako errepidean (Mercadona parean), ikertzen ari diren arrazoiak direla eta.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 2an Boluetan (Bilbo) auto batek harrapatuta larri zauritutako 36 urteko emakumea zaurien ondorioz hil da.

Istripua 06:20 aldera jazo zen, Bilbo eta Galdakao arteko errepidean, Mercadona parean, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta.

Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, baina bertan hil da azkenean, zauri larrien ondorioz.

Bilboko Udaltzaingoa istripua argitzeko lekukoen bila dabil. Edozein informazio izatekotan, 94 420 50 40 telefonora deitu edo atestados-trafico.ssc@bilbao.eus helbide elektronikora idatzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeen albisteak Trafiko istripuen biktimak