Gizartea -

SARIA

Joseba Agirreazkuenaga katedradunak irabazi du 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria

Epaimahaiak EHUko Historia Garaikideko katedradunaren dibulgazio-lana, ikerketa-taldeak sortzeko gaitasuna eta euskal gizarteari egindako ezagutza transmisioa nabarmendu ditu.

Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak irabazi du 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria. Hezkuntza Sailak adierazi duenez, "dibulgazio-lan garrantzitsua, bere ikerketa-ildoei jarraitzen dieten taldeak sortzeko gaitasuna eta ezagutza euskal gizarteari transferitzea" izan dira golardoa berari emateko arrazoiak.

Sariaren 24. edizioan epaimahaia Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloan entzute handiko lau ikertzailek osatu dute. Epaimahaia Bilbon batu da, gaur goizean, aurkeztutako hautagai guztien artean irabazlea aukeratzeko. Erabakia behin hartuta, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua izan da sarituari dei baten bitartez erabakia ezagutarazi diona.

Agirreazkuenagak 1972an hasi zuen bere ikerketa jarduera, Jose Migel Barandiaranen zuzendaritzapean. 1980tik Euskal Herriko Unibertsitatean aritu da irakasle eta ikertzaile bezala.

Hezkuntza Sailak azpimarratu ditu katedradunak 1988tik zuzentzen duen 17 pertsonen ikerketa-taldea; transferentzia zientifikorako sortu dituen ikerketa-egiturak, hala nola Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutua, Bidebarrieta Kulturgunea eta bere ikerketa-arloarekin lotutako hainbat aldizkari eta entziklopedia; eta, euskaldunen kasua eta euren historia ikuspegi orokor eta konparatibo batean aztertuz egin dituen ikerketak.

Euskadi Ikerkuntza Saria urtero antolatzen du Hezkuntza Sailak bi helburu nagusiekin: jarduera zientifikoa sustatzea; eta, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta bultzatzea, betiere horien lanak oso eragin positiboa badu Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Historia