Gizartea -

Koronabirusa

Alarma egoeraren arauak urratzearen ondorioak: isunak eta zigorrak

Konkretuki, desobedientzia delitu batengatik 100 euroko multa batetik 3 urteko espetxe-zigorrera eta agintaritzaren aurkako atentatuagatik 4 urteko kartzelaldia ezar dezake Justiziak.

Bi ertzain oinezkoak ohartarazten, Donostiako kaleetan. Argazkia: EFE
Bi ertzain oinezkoak ohartarazten, Donostiako kaleetan. Argazkia: EFE
Etxean geratzeko aginduaren gainean herritarrak ohartarazten hasi da Udaltzaingoa

1:10

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak eragindako osasun krisiari aurre egiteko alarma egoera dekretuan azaltzen diren neurriak ez betetzeak herritarrentzako ondorioak izan ditzake. Konkretuki, desobedientzia delitu batengatik 100 euroko multa batetik 3 urteko espetxe-zigorrera eta agintaritzaren aurkako atentatuagatik 4 urteko kartzelaldia ezar dezake Justiziak.

Estatuko segurtasun indarrek eskura duten zigorren zerrendak lau arau ditu oinarri: 'mozal legea', osasun publikoa, babes zibila eta Zigor Kodea.

Neurriak betetzen ez dituzten pertsonei, adibidez, 100-600 euro bitarteko isunak hesi edo zigilu bat kentzeagatik; 30.000 eurora arteko isuna poliziaren aurrean identifikatzeari uko egiteagatik edo 60.000 eurora arteko isuna biztanleriaren osasuna arrisku larrian jartzeagatik.

Poliziei edo segurtasun pribatuko langileei desobeditzeagatik 3 hilabeteko kartzela-zigorra ezar dezakete. Agintaritzaren aurkako atentatuak lau urteko espetxealdia aurreikusten du (osasun langileak ere agintaritzako kideak dira).

Poliziek Espainiako Gobernuaren azpiordezkaritzei jakinarazi behar dizkiete isun eta zigorrak, eta posible bada argazki bilduma batekin lagunduta.

Proportzionaltasuna

Barne Ministerioko iturriek azaldu dutenez, segurtasun indarretako kideek proportzionaltasuna beti aplikatuko dute.

Dekretuak zigorrei gehiegi erreparatzen ez diela ziurtatu du Espainiako Gobernuak; izan ere, alarma egoera indarrean jartzeko baldintzak ez dira liskar edo gatazka batenak izan.

Herritarrak erantzukizunaz eta zintzo jokatzea espero du Exekutibo zentralak. Horregatik, zigorrak zehaztea baztertu dute. Horrela, 1981eko alarma egoera legean eta mozal legean aurreikusitakoa aplikatzera mugatuko dira.

Ez da segurtasun krisi bat, osasun krisi bat baizik, Espainiako Gobernuak errepikatu duenez. Ondorioz, zigorrak lege arruntekin ezarriko dituzte, muturreko kasuetarako desobedientzia bezalako delituak aurreikusten dituztelako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin? Isunak