Gizartea -

COVID-19

50 militar heldu dira Gasteizera, Arakako base militarra desinfektatzeko

Guztira 1.820 militar Espainiako 28 hiritan zabaldu dira; Indar Armatuen operazioaren barruan, COVID-19aren hedapena saihesteko.

50 militar heldu dira Aracako base militarrera. Argazkia:EFE
50 militar heldu dira Aracako base militarrera
50 militar heldu dira Aracako base militarrera. Argazkia:EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietarako Unitate Militarreko 50 kidek Lurreko armadak Aracan (Gasteizen) duen basea desinfektatzen lagunduko dute.

Guztira 1.820 militar zabaldu dira Espainiako 28 hiritan, COVID-19aren hedapena saihesteko Indar Armatuen operazioaren barruan, Miguel Angel Villarroya Estatuko Defentsako Nagusiko jeneralak emandako azken datuen arabera.

Horien artean, Aracan Lurreko Armadako Talde Logistiko bat dago. Bertara joan dira Larrialdietarako Unitate Militarreko IV. batailoiko 50 agente (base militarra Zaragozan dago), baseko langileei desinfekzioari buruzko prestakuntza emateko eta, beharrezkoa izanez gero, garbiketa-lanak gauzatzeko.

Militar hauek, ondoren, Miranda de Ebron (Burgosko probintzian) ikuskapen bat gauzatuko dute.

Guztira, Segovia, Toledo, Avila, Aranjuez (Madril), Granada, Merida, Jerez, Alacant, Castello, Santander, Araca (Gasteiz), Oviedo, Pontevedra, Madril, Malaga, Valladolid, Zaragoza, Sevilla, Coruña, Valentzia eta Palma eta Cadizko Badiako hirietan militarrak daudela zehaztu du Estatuko Defentsa Nagusiko Sailak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Koronabirusa