Gizartea -

Koronabirusa

Koronabirusak ekonomian duen eraginaren aurkako Eusko Jaurlaritzaren neurriak

Jaurlaritzak zenbait neurri onartu ditu, pandemiaren eraginaren aurrean euskal ekonomia babestea helburu. Guztira, gutxienez, 1.000 milioi euro erabiliko dituzte.

Bilboko kale bat, hutsik, alarma-egoeran. Argazkia: EFE.
Bilboko kale bat, hutsik, alarma-egoeran
Bilboko kale bat, hutsik, alarma-egoeran. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakizoa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak zenbait neurri onartu ditu, koronabirusak EAEko ekonomian duen eraginari aurre egiteko. Jaurlaritzak astearte honetan zehaztu duenez, guztira, gutxienez 1.000 milioi euro erabiliko ditu neurri horiek garatzeko. Jarraian, zehaztuko ditugu.

-Neurriak lau jarduera-arlotan kokatzen dira: inbertsio zuzena, abalak erraztea, finantzaketa-lerro berriak sortzea eta enpresei laguntzeko programak birfinantzatzea.

-"COVID-19 programa" abiatu da. Hasieran, 300 milioi euro erabiliko dituzte, baina baliteke 500 milioi ere erabiltzea, beharrezkoa izanez gero. Kopuru hori diruzaintzako gerakinetatik eta aurrekontu-kredituen soberakinetatik hartuko dute.

-Finantzen Euskal Institutuaren finantzaketa-lerro bat irekitzea; 25 milioi euroko zenbatekoa izango du, eta segituan aktibatuko da, "EAEko produkzio-ehunari beharrezko likidezia errazteko helburuarekin, batez ere enpresa txiki eta ertainetan eta autonomoetan zentratuta".

-Ahalik eta eperik laburrenean, kapital zirkulatzailea finantzatzeko lerro berri bat sortuko du Jaurlaritzak. Lerro horren bidez, zirkulatzailea finantzatuko da, autonomia-erkidegoaren abalen bidez, 500 milioi euroko zenbatekoarekin, zero kostutik bost urtera, gabealdi batekin, EAEn jarduera duten banku-erakundeekin eta Elkargi berme-sozietatearekin lankidetzan.

-Finantza-baldintzak malgutzea, birfinantzatzea eta egokitzea, hala nola aurrerakin itzulgarriak, maileguak edo abalak ematea enpresei Gauzatu, Bideratu, Indartu eta beste programa batzuetan.

-EAEko osasun-sistema indartzea

· Sendagaien hornidura eta ekoizpena, eta osasun-materialaren erosketa.

· Arreta prebentiboa eta aholkularitza telefonikoa indartzea.

· Etxeko-laguntzarako osasun-langileak indartzeko aparteko neurriak.

· Osasun-zentroetan arreta-gune berriak gaitzea.

-Enpresei zuzendutako neurriak

· Enpresa ertain eta txikiei, profesionalei eta autonomoei zirkulatzailea finantzatzeko 500 milioi euroko lerroa.

· Enpresentzako laguntzak, erakundeetan koronabirusa zabal ez dadin.

· Ekipamendu eta erreminta teknologikoak eskuratzeko laguntzak.

· Arazoetan dauden enpresentzako programa-zuzkidurak zabaltzea.

-Pertsonei eta familiei zuzendutako neurriak

· Lana eta familia bateragarri egiteko programaren aplikazio estentsiboa, lanaldia murrizteko laguntzekin, adingabeak eta koronabirus bidez kutsatutako edo isolatutako pertsonak zaintzeko. Baita ikastetxeak eta eguneko egoitzak ixteak eragindako adingabeak eta adinekoen zaintzea egiteko ere.

· Lanaldiaren malgutzea sustatzea laguntza publikoen bidez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur