Gizartea -
Koronabirusa
Tapia: "Norbera babesteko ekipamenduak industrian datorren asterako espero ditugu"
"Oso garrantzitsua da gutxieneko jarduera bat mantentzea, eta, horretarako, langileak babesteko ekipamenduen bila ari gara, geldialdi orokor batek hutsetik hastera behartuko lukeelako", esan du.
Radio Euskadi | Erredakzioa
"Gutxieneko jarduera ekonomiko bati eutsi behar zaio", eskatu du Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak. Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren ondorioei aure egiteko iragarritako 1.025 milioi euroko laguntzaz gain, Urkulluren Gobernua beste bide batzuetan ari da lanean. "Industrian gelditu egiten ari dira, ez dutelako behar adina norbera babesteko ekipamendurik", esan du, eta, horretarako, Lakuak "irtenbide bat bilatu nahi du" eskularruak, maskarak eta betaurrekoak lortzeko, horrela "jarduerarekin jarraitu ahal izateko". Eusko Jaurlaritzaren helburua enpresei norbera babesteko ekipamendua eskuratzea erraztea da, "Estatuak norbera babesteko ekipamendua oztopatu gabe". Bide hori aztertzen ari direla azaldu du Tapiak: "Espero dugu datorren astean berriro ekitea industrian jarduerari".
"Enpresa handiak gelditzen badira, txikiak gelditu egiten dira", azpimarratu du Arantxa Tapiak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan. "Osasun krisitik atera ondoren ezin gara hutsetik hasi". "Egoera ezezagun baten eta baloratu ezin dugun dimentsio baten aurrean gaude".
Jaurlaritzak enpresa txikiak telelanerako baliabideak doan izan ditzan lan egiten du. "Oso krisi gogorra izango da, baina bi ondorio positibo izango ditu: telelana posible dela eta hornitzaileen dibertsifikazioa garrantzitsuagoa eta gertuagokoa izango dela".
"Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente asko iritsiko dira: arinak izango gara, baina ondo bereizi behar dugu", zehaztu du Tapiak, eta konpainiei "erantzukizuna" eskatu die, beste aukerarik ez badago soilik jo dezaten tresna horretara.
"Hornidura eta elikagaien hornikuntza bermatuta dago", berretsi du sailburuak, eta aldi berean herritarrei eskatu die tokiko merkataritzan kontsumitzeko.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.