Gizartea -
Koronabirusa
Bilboko Udalak etxean kirola egiteko doako app-a sareratu du
Ez dago Bilbao Kirolaken kide izan beharrik. Kide ez direnek kiroldegira deituta jaso ahal izango dute aplikazioan sartzeko informazioa. Kideek, berriz, posta elektronikoz jasoko dute.
agentziak | erredakzioa
Bilboko Udalak alarma egoeragatik etxean konfinatuta dauden herritarrek kirola egiteko doako aplikazioa sareratu du, aire librean berriro kirola egin arte herritarrek sasoiari euts diezaioten.
App-a erabiltzeko ez dago Bilbao Kirolaken kide izan beharrik. Kide ez direnek kiroldegira deituta jasoko dute erabiltzaile izena eta pasahitza aplikazioan sartzeko. Kideek, berriz, posta elektronikoan izango dute informazioa.
Prentsa-ohar batean Udalak jakinarazi duenez, herritarrek etxean ere kirol errutina izatea da helburua, bai indibidualki bai familian, adina edozein dela ere.