Gizartea -
KORONABIRUSA
Donostiak 80 ohe jarri ditu Atano pilotalekuan etxerik gabeko pertsonentzat
Salbuespeneko erabaki horrekin bat egin dute Abegi Etxearekin eta Ondarretako aterpetxearekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako Udalak 80 ohe jarri ditu Atano pilotalekuan kalean lo egiten duten pertsonentzako, alarma-egoerak koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako neurrien aurrean.
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, salbuespeneko erabaki horrekin bat egin dute Abegi Etxearekin eta Ondarretako aterpetxearekin.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea