Gizartea -

Radio Euskadin elkarrizketa

"Ez dugu babes neurririk, protokoloak astiro egiten dira"

Ana Sastrek Donostiako zahar-etxe batean egiten du lan, eta oso kezkatuta dago maskarak bezalako babes neurriak falta zaizkielako. Bere esanetan, langile bakoitzak "maskara bakarra" du.

Zahar-etxe bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Zahar-etxe bat.
Zahar-etxe bat. Artxiboko argazkia: EiTB

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Sastrek Donostiako zahar-etxe batean egiten du lan, eta ostiral honetan Radio Euskadiko Boulevard albistegian ohartarazi duenez, argi dute koronabirusa haien lantokira iritsiko dela, orain arte kasurik atzeman ez duten arren.

"Atzo jaso genituen lehen maskarak egoitza honetan, eta, gutxi daudenez, langile bakoitzak maskara bakarra du. Poltsa batean sartu behar ditugu hurrengo egunean berrerabiltzeko" azaldu du.

Halaber, langileak oso kezkatuta daudela gaineratu du, izan ere, foku nagusia beharginak direla uste du. "Sartu eta irten egiten gara", esan du, eta egoiliarrak kutsatzeko beldur dira.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Maskarak koronabirusa