Gizartea -

Iruzurra

Osasun-langileek ez dituzte etxeak ikuskatzen koronabirus infekzioak dauden jakiteko

Espainiako Osasun Ministerioak eta Polizia Nazionalak argitu dutenez, lapurrak etxebizitzetara osasun-langile moduan sartzen saiatzen dira bizilagunei iruzur egiteko.

Etxebizitza batzuen irudia. Argazkia: EiTB
Etxebizitzak. Argazkia: EiTB
Etxebizitza batzuen irudia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak argitu duenez, ez da osasun-langileak bidaltzen ari ustez koronabirusagatik infektatuta dauden pertsonen etxebizitzetara hauek ikuskatzeko, ezta dirua konfiskatzeko: iruzurra da, etxebizitzetara sartu ahal eta bertan lapurtzeko.

Iruzurra aldaera ezberdinetan ematen da: ustezko inkesta enpresek etxebizizekin kontaktatzen dute Osasun Ministerioak bere teknikoak eramango dituela esanez, poliziaren komunikatu faltsuak publikatuz eta esanez polizia osasun-langileekin etxebizitzetan sartuko dela, edota koronabirusaren testa egiteko Gurutzeko Gorriko boluntario gisa etxebizitzetara deituz.

"Ez dakit zein enpresatik deitu nauten esanez koronabirusari buruzko inkesta bat egiten ari direla Osasun Ministerioarentzat eta esan didate teknikari bat bidaliko dutela nire etxera, ikusteko ea etxean egotearen kontua betetzen ari garen eta sintomak ditugun ikuskatzeko", dio asko hedatu den WhatsAppeko audio batek.

Malagan, adibidez, Polizia Nazioanalern zigilua duen manipulatutako ohar bat zabaldu da, non Diputazioak eta Malagako Udalak askatasuna ematen dion poliziari etxebizitzetara sartzeko osasun-langileekin batera, "ustez infektatuta dauden perstonak identifikatzeko".

Astebetean, Gurutzeko Gorriko boluntario gisa pasatzen diren gaizkileen iruzurra hedatu egin da Estatuko hainbat tokitan.

DATUAK

Kasu hauetan guztietan iruzur baten aurrean gaude, baieztatu dute Polizia Nazionalak, Gurutze Gorriak eta Osasun Ministerioak.

Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, "adineko pertsonen etxebizitzetan osasun-langile faltsuak sartzen dira, eta billete eta txanpon guztiak esakatzen dizkiete, kontagiagarriak direlako", edota "telefonoz deitzen dute etxebizitzak ikuskatzera joateko". Gainera, Polizia Nazionalak bere Twiterreko kontu ofizialaren bidez argi utzi nahi izan du ez duela koronabisrusaren hedapena kontrolatzeko etxebizitza eta eraikinetan sartzeko baimenik, bulo hori ere zabaldu baita.

Bestalde, Gurutze Gorriak hainbat aldiz eman du iruzur honen berri bere sare sozialetan, eta Twitterreko kontu ofizialean argitu du, Gurutze Gorriko boluntarioek ez dituztela koronabirusaren analisiak etxebizitzetan egiten.

Sigue las recomendaciones contra el coronavirus de las autoridades sanitarias. Frente a las noticias falsas sobre el coronavirus, haz caso solo a fuentes oficiales. Y ante la sospecha de un bulo o fake news, escríbenos a coronabulos@eitb.eus o manda un WhatsApp al 600 900 454. No damos contestaciones directas: recibimos los avisos, los analizamos, y los desmentidos que conseguimos los publicamos en la página de Coronabulos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Albiste faltsuak Koronabirusa