Gizartea -
2008ko hegazkin-istripua
Spanair konpainiako tripulazioak ez zuen hegazkina zuzen prestatu
Istripuan 154 lagun hil ziren. Batzorde batek behin betiko txostenaren ondorioak jakinarazi ditu.
Erredakzioa
2008an, Madrilen, istripua izan zuen hegazkinaren tripulazioak ez zuen aparatua behar bezala prestatu. Spanair konpainiako tripulazioak ez zituen flaps/slats (aireratzeko eta lur hartzeko aleroiak) zabaldu eta ez zuen akats hori antzeman, alerta sistemak funtzionatu ez zuelako (TOWS), besteak beste.
Hegazki-istripuan 154 lagun hil ziren. Hegazkin-istripuetarako Ikerketa Batzordeak (CIAIAC) behin betiko txostenaren ondorioak argitaratu ditu gaur.
Txostenaren arabera, tripulazioak ez zuen prestaketa akatsa antzeman. Era berean, "aireratu ostean ez zuen egoera zuzendu, ezta abisuak identifikatu ere". Guzti horrek hegaldiaren baldintzak okertu zituen.
Ezbeharrean eragin zuten beste faktore batzuk eman ziren. CIAIACek azaldu duenez, prestaketa zuzena ez zela abisatzeko sistemak (TOWS) ez zuen funtzionatu.
Flaps/slats
Batzordearen hitzetan, flaps/slats aukeratzeko palanka ez zuen erabili tripulazioak. Gainera, palankaren eta argien posizioak ez zituen egiaztatu.
MD-82 Spanair hegazkinak JF3022 hegaldia betetzen zuen, EC-HFP matrikularekin. Hegaldia Kanaria Handira zihoan, baina aireratzeko unean ezbeharra izan zuen eta 154 pertsona hil ziren, 148 bidaiari eta sei tripulatzaile. 18 lagun onik atera ziren.