Gizartea -

Ez dago frogatuta

Koronabirusa dutenen birikiek ez dute izaten ehuneko 50eko fibrosia lehen sintomekin

WhatsApp bidez zabaldu den buloa da. Manuel Elkin Patarroyo immunologoa jotzen da bideoaren egiletzat, eta bertan esaten duenez, "birikiek ehuneko 50eko fibrosia izan dezakete, eta beranduegi da".

Manuel Elkin Patarroyoren irusia. Argazkia: Maldita.es
Manuel Elkin Patarroyoren irudia. Argazkia: Maldita.es
Manuel Elkin Patarroyoren irusia. Argazkia: Maldita.es

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp bidez asko zabaldu den eta oraindik zirkulatzen duen bideo baten Manuel Elkin Patarroyo immunologoak dioenez, koronabirusaren infekzioko lehen sintomak azaltzen direnean "birikiek ehuneko 50eko fibrosia izan dezakete, eta jada beranduegi da". Bulo bat da. Gainera, Rodolfo Llinas neurozientifikoak egindako bideo moduan zabaldu zen.

"Hamar segundo eztul egin gabe iraun baditzakezu eragozpenik izan gabe, esan nahi du birikietan ez duzula fibrosirik, eta, ondorioz, ez zaudela infektatuta", baieztatzen du Patarroyok. Immunologo kolonbiarrak gaineratzen duenez, "15 minuturo ur zurrupadak edateak" kutsatua izatetik babesten zaituela, ustez, likidoaren eraginez birusa gure urdailera lehenago iristea ahalbidetu, eta azidoak birusa hilko baitu. Adierazi dugunez, bulo bat da. 'Maldito Bulo'k guzti hau ezeztatu ahal izan du. Webgune honek, koronabirusaren inguruan sortutako buloak eta albiste faltsuak detektatzen ditu, eta egun hauetan EiTBrekin harremanetan dabil 'fake' albisteak gelditzeko helburuarekin, aldi berean VOST Euskadi Boluntario Digitalen Elkartearen laguntza jasotzen dugularik.

Hainbat erabiltzaile gurekin kontaktuan jarri dira 600900454 zenbakian, EiTBk koronabuloak gelditzeko duen ekimenaren WhatsAppean, informmazio hau egiazkoa den galdetuz.

'Maldito Bulo'k Manuel Elkin Patarroyori deitu dio jakiteko bera den WhatsApp bidez zabaldu den bideoaren egilea, baina ez dute erantzunik jaso. Bestalde, Rodolfo Llinasek, hauxe adierazi dio 'El Espectador' egunkariari: "Honek guztiak ez du zerikusirik nirekin". Llinasen erantzuna jaso dute baita, International Fact Checking Networkeko kideak diren Colombia Checkeko egiaztatzaileek.

Ez du fibrosia garatzeko denbora ematen, adituen aburuz

Tarik Jasarevic Munduko Osasun Elkarteko bozeramaileak AFP Factuali azalpen hau eman dio: "Arnasari eustearen teknika COVID-19 koronabirusa antzemateko baliagarria esaten duen ebidentziarik ez dago, ezta ura edatea birusa hiltzeko eraginkorra denik". Eztul egin gabe 10 segundo eusteari buruz Munduko Osasun Elkarteak esan du, aholku hauek eraginkorrak direla frogatzen duen ebidentziarik ez dagoela.

Bestalde, adituek diote ez dela egia kutsatuta dagoen pertsona baten lehen sintomekin batera birikiek ehuneko 50eko fibrosia izan dezaketela, bideoan esaten den moduan, COVID-19aren kutsakortasuna handia eta bizkorra baita, eta ez baitu fibrosia garatzeko denborarik ematen.

Jose Ignacio Peis Prebentziozko Jardueren eta Lehen Arretako Osasun Publikoko Espainiako Elkarteko (SEMERGEN) koordinatzaileak Maldita.es webguneari azaldu dio, koronabirusak ez duela birikietako fibrosia sortzen, fibrosia COVID-19arekin zerikusirik ez duen beste patologia bat delako.

AFP Factualek Fernando De La Hoz Bogotako Unibertsitate Nazionaleko maisu eta epidemiologoak dioena biltzen du: Fibrosia birikietako gaixotasun bat da. Urteetan zehar kutsakorrak diren jarduera industrialetatik datozen substantzia kaltegarriekiko esposizioaren eraginez sor daitekeena. Koronabirusa oso azkar kutsatzen da, eta ez du denbora ematen gaixoetan fibrosia garatzeko. Hori ba, pneumonia bat garatu dezake".

15 minutuero ura edateak ez du kutsakortasuna murrizten

WhatsApp bidez zabaldu den bideoan esaten da "15 minuturo ura zurrupatzeak" koronabirusagatik kutsatua izatetik babesten zaituela. Peisek azaltzen duenez, "likidoak edateak ez du zerikusirik infekzioarekin". Munduko Osasun Elkarteak ez du bere gomendioen edo aholkuen barnean, ezta Espainiako Osasun Ministerioak ere. "Balora daitekeen arrazonamendurik gabeko bulo bat da, sinesgarritasunik ez duena", gaineratu du Jose Ignacio Peisek.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Albiste faltsuak Koronabirusa