Gizartea -
Gipuzkoa
Donostialdeko ESIko onkologiako Kanpo Kontsultak eta Eguneko Ospitalea, Onkologikora
Asteartean izango da lekualdaketaren lehen eguna. Erakunde Sanitario Integratuan medikua duten gaixoak orain arteko profesionalek artatuko dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak iragarri du Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Mediku Onkologiako Kanpoko Kontsulten zerbitzua eta Eguneko Ospitalea Donostiako Onkologikora eramango dituztela, asteartetik (hilaren 24tik).
Sailburuak zehaztu duenez, ESIan medikuak dituzten gaixoak orain arteko profesionalek artatuko dituzte. Eguneko Ospitalea Onkologikoko bigarren solairuan izango da.
Onkologikoko medikuak dituzten gaixoek zentro horretako lehen solairuan artatuko dituzte orain arteko medikuek ere, eta ohiko Eguneko Ospitalean ere bai.