Gizartea -

Koronabirusa

Koronabirusari aurre egiteko fruta eta barazki dieta gomendatu dute adituek

Aholku orokorra antioxidatzaile gehiago hartzea da. Dena den, nutrizionistek ohartarazi dute elikadurak, berez, ez duela infekzioa saihesten edo sendatzen.

Emakume bat bere postuko generoa prestatzen. Argazkia: EFE
Emakume bat bere postuko generoa prestatzen ari da
Emakume bat bere postuko generoa prestatzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Immunonutrizioaren Nazioarteko Elkarteak antioxidatzaileak oinarri dituen dieta gomendatzen du, sistema immunea indartzeko eta, horrela, koronabirus bidezko balizko kutsadurari hobeto aurre egiteko.

"Ebidentzia zientifikoa dago, animaliekin eta gizakiekin egindako ikerketak baliatuta, gure immunitate-sistemak modu egokian funtzionatzeko antioxidatzaileak onuragarriak direla. Aholku orokorra dieta aberatsa, orekatua eta koloretsua jatea da, bereziki fruta eta barazkiak, antioxidatzaile eta mantenugai gehiago hartzeko, eta horrela gure defentsak handitzeko", azaldu dute. "Mikronutriente horiek immunitate espezifikoa hobetzeko gai direla ikusi da, antigorputz gehiago sortzeaz arduratzen dena, hain zuzen ere. Egia da oraindik ez duela denborarik eman ikerketarik egiteko nutrizio-neurri horiek covid-19aren aurka babesteko edo horren eragina arintzeko balio dutela frogatzeko. Ikuspegi pragmatikotik begiratuta, baina, gomendio horiek sistema immunea eta herritarren osasuna indartzen dute, infekzioaren aurretik, bitartean eta ondoren", azaldu dute.

Elikadura bakarrik ez da nahikoa

Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak eta Nutrizio eta Dietetikako Espainiako Akademiak esan dutenez, elikadurak, berez, ez du koronabirus berriak edo beste edozein birusek eragindako infekzioa saihesten edo sendatzen.

Hori dela eta, osasun agintariek emandako tresnekin sintomak detektatu bezain laster, autonomia erkidego bakoitzak telefono bidez emandako argibideei jarraitzea gomendatu dute.

"Infekzioen aurrean defendatzeko eta erantzuteko mekanismoek eta berreskuratzeko gaitasunak lotura estua dute pertsonaren nutrizio-egoerarekin; beraz, elikadura-eredu egokia funtsezkoa da defentsa naturalak indartzeko eta gure organismoak infekzioak eragiten dituzten agente patogenoen aurrean ematen duen erantzuna indartzeko", adierazi du Alma Palau Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko presidenteak.

Una mujer en una residencia

Emakume bat, adinekoentzako egoitza batean. Argazkia: Efe

Adinekoen kasuan

Adinekoek immunodepresiorako joera duen populazio-taldea osatzen dute. Egunean hainbat otordu egitea gomendatzen da, baita nutrizio-ahalmen handiko menu bat ere, pertsona bakoitzak jateko dituen aukeretara egokituta. Gainerako herritarrentzat bezala, lehentasunezko edariak ura izan behar du eta, ahal den neurrian, jarduera fisikoren bat (egokituta) egin behar da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Nutrizioa Koronabirusa Dietei buruzko albisteak