Gizartea -

KORONABIRUSA

Bilbok bertan behera utziko du TAO zerbitzua bihartik aurrera

TAOko langileek kalean jarraituko dute zamak eta deskargak zaintzen, kopuruz handitu egin direnak.

Bilboko TAO zerbitzuaren makina bat. Irudia: Bilboko Udala
Bilboko TAO zerbitzuaren makina bat
Bilboko TAO zerbitzuaren makina bat. Irudia: Bilboko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak TAO aparkalekua antolatzeko zerbitzua bertan behera utziko du bihartik aurrera, Udalak jakitera eman duenez.

Bilbo zen zerbitzu hori mantentzen zuen Espainiako hiri handienetako bakarra. Hala ere, TAOko langileek kalean jarraituko dute zamak eta deskargak zaintzen, kopuruz handitu egin direnak.

TAO zerbitzua kentzeko erabakia orain hartu da, joan-etorrietan eta aparkalekuetan izandako jaitsiera % 85 inguruan finkatu ondoren. Beraz, Udalaren arabera, hiriko mugikortasuna bermatuta dago.

Gainera, oinarrizko zerbitzuek, osasun-zerbitzuek eta hornidura-zerbitzuek errazago aparkatzeko, zamalanetarako plazen edukiera eta kopurua handitu egin dute egun dauden eremuetan. Gune horien erreserba berriak ere egin dira eskaria zegoen beste puntu batzuetan.

Zamalanetarako erreserbatutako eremuak, ordutegi-mugarik izango ez dutenak eta seinaleztatuta eta mugatuta egongo direnak, handituz joan ahal izango dira, jasotako beharren eta eskaeren arabera.

TAOko zaintzaileak arduratuko dira orain gune horien erabilera egokia kontrolatzeaz eta ezarritako arauak betetzen ez dituzten ibilgailuak salatzeaz.

Gainera, elikadura-saltokien eta funtsezko produktuen zamalanak hobetzeko, Udala baimen bereziak ematen ari da, ordutegiak, maiztasuna eta luzera-tona gehiagoko ibilgailuen erabilera zabalduz.

Azkenik, azken astean, Udalak araututako eremu guztietan doan aparkatzeko aukera eman die Bilbon lan egiten duten osasun-profesionalei, matrikulak identifikatzeko prozedura erraz baten bidez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak TAO Koronabirusa Alarma egoera