Gizartea -
Koronabirusa
Larrialdiak soilik artatuko dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hortz kliniketan
Eusko Jaurlaritzak osasun zentro pribatuetako jarduera debekatu du eta, ondorioz, emergentziazko kasuak bakarrik artatuko dituzte aurrerantzean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzak osasun zentro pribatuetako jarduera debekatu ostean, hortz klinikek zerbitzua epemugarik gabe eten dutela eta aurrerantzean larrialdi kasuak soilik artatuko dituztela jakinarazi dute.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Dentisten Kolegioak begi onez hartu du Osasun Sailaren erabakia, koronabirusaren hedapena geldiarazteko balioko duela iritzita.
Edonola ere, langileen nahiz pazienteen osasuna bermatzeko materiala eta babes neurriak berehala helaraztea behar dutela azpimarratu dute.
Larrialdi kasuetarako hortz klinikak zeintzuk diren lurralde bakoitzeko kolegioaren webgunean kontsultatu daiteke jada.