Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia asteartean ere muturreko tenperaturagatik eta elurra 300 metroan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izango da abisua indarrean, eta Nafarroan euria eta tenperatura maximoen igoera espero dituzte.

Elurra A-15 autobidean, astelhenean. Argazkia: EFE
Elurra A-15 autobidean. Argazkia: EFE
Elurra A-15 autobidean, astelhenean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zerbitzuak indarrean eutsiko dio abisu horiari asteartean, muturreko tenperaturak eta goizaldean izozteak eta 300 metrotik gora elurra egitea espero dutelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri duenez.

Abisu horia 00:00etatik 10:00etara egongo da indarrean, barrualdean izozte ahulak izango diren ustean; mendialdean, gainera, nahiko nabariak izango dira.

Halaber, elurragatiko abisu horia 06:00etatik 12:00etra egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, elur-maila 300-500 metroan egongo da goizaldean, eta igotzen joango da egunean zehar: 600-1.000 metroraino eguerdian eta 1.500 metrotik gora iluntzetik aurrera.

Goizean, baliteke prezipitazioak sartzea hegoaldetik.

Nafarroa

Nafarroan, bestalde, tenperatura maximoak igo egingo dira erdialdetik iparraldera, eta jaitsi Erriberan, Estatuko Meteorologia Agentziaren aurreikuspenen arabera, eta euria eta euri-jasa ahulak izango dira, goizaldeko elurraren ondoren.

Gainera, euria botako du hegoaldean eta, agian, iparraldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Udaberria azken ordukoa