Gizartea -

KORONABIRUSA

24 hildako EAEn eta 14 Nafarroan, azken 24 orduetan

EAEn, 604 positibo gehiago izan dira. Guztira, 5.740 dira positiboak eta 265 hildakoak. Nafarroan, 182 positibo gehiago izan dira. 2.011 kasu positibo daude guztira eta 84 pertsona hil dira.

Mikel Sanchez, gaur.
Mikel Sanchez, gaur.
600 kasu berri baino gehiago atzeman dira Euskal Autonomia Erkidegoan

1:26

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemia dela eta, 5.740 positibo zenbatu dituzte EAEn azken 24 orduetan, atzo baino 604 gehiago, eta 265 dira hildakoak jada, bezperan 24 hil ondoren.

Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, 271 kutsatu Zainketa Intentsiboen Unitatean daude eta aldiz, 1.503 pertsona sendatu egin dira (bezperan baino ia 500 lagun gehiago)

Mikel Sanchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak prentsaurrekoa eman du datu horiek berretsi eta beste hainbat xehetasunen berri emateko.

Araban 1.947 positibo daude (atzo baino 168 gehiago), 353 ospitaleratuta.

Bizkaian 2.676 positibo daude, (atzo baino 313 gehiago) 1.96 ospitaleratuta.

Gipuzkoa  1.017positibo daude, (atzo baino 123 gehiago) 320 ospitaleratuta.

Sanchezek azaldu duenez, kutsatuen %16 osasun arloko langileak dira.

Euskadik guztira 14.071 test egin dituela azaldu du Sanchezek, 1.400 baino gehiago atzo. "Milioi biztanleko egindako proben batez bestekoa kontuan hartuta, Euskadi (6.430 test/milioi biztanleko) Italiaren parean dago eta Alemaniaren aurretik. Nahiko atzean uzten ditu Herbehereak, Erresuma Batua edo Frantzia" esan du Sanchezek.

Atzo aurkeztu zuten covid-19.eus app-aren inguruan, oraingoz android sistemarako bakarrik dagoela esan du eta jada 19.000 lagunek jaitsi dutela. Hurrengo egunetan ios-erako prest egotea espero dute.

Nafarroan 182 kutsatu gehiago eta 14 hildako gehiago

14 pertsona hil dira azken 24 orduetan Nafarroan, koronabirusa dela eta (atzo baino bi gehiago). Hala, oraingoz 84 dira birus honegatik hildakoak, Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.

Guztira, 2.011 pertsonak eman dute positibo. Azken 24 orduetan 182 positibo gehiago izan dira (bezperan baino 6 gutxiago). Horietako 986 ospitaleratuta daude, 90 ZIUn.

Bestalde, 125 pertsona sendatu dira. Azken 24 orduetan 27 laguni eman zaie senda-agiria.

838 hildako azken 24 orduetan Espainian

78.797 dira gaur koronabirusa kasuak Espainian, hau da, atzo baino 6.549 gehiago, Osasun Ministerioak igande honetan argitaratutako azken datuen arabera.

Guztira 6.528 pertsona hil dira, larunbat honetan baino 838 gehiago, eta eguneko heriotza kopuruan maximo berri bat ezarri dute.

Gainera, 14.709 paziente sendatu dira (larunbatean baino 2.424 gehiago), eta 4.907 (332 gehiago) zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratu behar izan dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa