Gizartea -

Koronabuloak

Ez da e-mailik bidali behar Osakidetzara erizaintza laguntzaile lanpostua lortzeko

Egun hauetan zabaldu den wasap batek dioenez, "erizaintza laguntzaileak behar dira" Osakidetzako ospitale batzuetarako, eta currikulumak bidaltzera animatzen du. Ez bidaltzeko eskatu du Osakidetzak.

WhatsApp bidez zabaldu den mezu faltsuaren irudia. Argazkia: @VOSTeuskadi
WhatsApp bidez zabaldu den mezu faltsua. Argazkia: @VOSTeuskadi
WhatsApp bidez zabaldu den mezu faltsuaren irudia. Argazkia: @VOSTeuskadi

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun hauetan WhatsApp bidez zabaldu den mezu batek adierazten duenez, "erizaintza laguntzaileak behar dira" Osakidetzako ospitale batzuetarako, eta currikulumak bidaltzera animatzen du. Hala, Urduliz, SantaMarina, Basurtu, Gurutzeta, Santiago, Txagorritxu, Arrasate eta Deba Goienako ospitaleak aipatzen dira mezuan.

Hainbat lagunek galdetu dute gai horri buruz 600 900 454 telefono-zenbakian, hots, EiTBk, koronabirusarekin lotutako buloak geldiarazteko asmoz, martxan jarritako partaidetza-ekimenaren telefonoan.

Bada, esan dezakegu zabaldu den mezu hori faltsua dela. Hala baieztatu baitio Osakidetzak VOSTEuskadiri. Mezu hau gehiago ez zabaltzeko eskatzen da.

Buloak geldiarazteko ekimen horretan, VOSTEuskadirekin (Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkartea) eta Maldita.es webgunearekin lankidetzan ari da EiTB. Horrez gain, Eva Caballero kazetariak zuzendutako Radio Euskadiko "La Mecánica del Caracol" zientzia eta teknologiari buruzko dibulgazio-programan parte hartu ohi duten adituen laguntza ere badu.

Osakidetza e-mailak bidaltzen ari da aurrez zehaztutako zerrendetara

Egia da Osakidetza posta elektronikoak bidaltzen ari dela aurrez zehaztutako erizaintza laguntzaileen lanposturako zerrendetan dauden pertsonei, kontratazio posible baterako. Halaber, Osakidetzak argi utzi nahi du e-mailak zerrenda itxi baten dauden pertsonei bidaltzen zaizkiela.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Albiste faltsuak Koronabirusa