Gizartea -

50 urteko langile bat hil da

Irregulartasunak atzeman dituzte Donostian izandako lan istripuan

Lan ikuskaritzaren arabera, ez ziren "gutxieneko segurtasun neurriak betetzen" eta lanak geldiaraztea erabaki du. Langileak ez zuen kontraturik eta langabeziako diru-laguntza jasotzen ari zen ari zen.

Obrak egiten ari ziren eskolaren irudia. Argazkia: EITB
Obrak egiten ari ziren eskolaren irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan ikuskaritzaren arabera, ez ziren "gutxieneko segurtasun neurriak betetzen" eta lanak geldiaraztea erabaki du. Langileak ez zuen kontraturik eta langabeziako diru-laguntza jasotzen ari zen ari zen.

Donostiako Ospitalean langile bat hil zen atzo, asteartean lan-istripua izan eta gero. Jaurlaritzako lan ikuskaritzaren arabera, ezbeharra gertatu zen lanek "ez zituzten betetzen gutxieneko segurtasun neurriak".

Gema Zabaleta buru duen Sailak ohartarazi duenez, "oso zorrotza" izango da eta eskura dituzten tresna guztiak ipiniko dituzte martxan horrelako gertakariak sahiesteko.

Ezbeharra joan den asteartean jazo zen. Donostiako Guardaplata kalean dagoen San Luis La Salle ikastetxean, antza, aurrealdea konpontzen ari dira.

Langile bat kristalezko sabaialdean sartu zen, eta antza, pisuagatik behera etorri eta bost metroko altueratik erori zen.

Donostiako Ospitalera eraman zuten larri zaurituta eta atzo hil egin zen.

Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak lanak geldiaraztea erabaki du. Hildako beharginarekin batera beste langile bat ari zen lanean. Antza, eskolako Guraso Katolikoen Elkarteak kontratatuta ari ziren lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea