Gizartea -

Koronabirusa

Zortzi adineko pertsona hil dira, zazpi aste honetan, Balmasedako egoitza batean

Lau pertsona hil dira ospitalean, eta horietatik hiruk positibo eman dute koronabirusean; beste laurak, berriz, egoitzan hil dira "huts multiorganikoa" izan ondoren.

Hilaren 19tik zortzi pertsona hil dira Balmasedako Las Laceras egoitzan. EiTB.
Hilaren 19tik zortzi pertsona hil dira Balmasedako Las Laceras egoitzan
Balmasedako Las Laceras egoitzako 8 adineko hil dira

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balmasedako (Bizkaia) Las Laceras egoitzako zortzi lagun hil dira martxoaren 18tik hona, horietatik zazpi azken astean, eta hiruk koronabirusean positibo eman ostean, Bizkaiko Foru Aldundiaren iturri batek jakinarazi duenez.

86 eta 104 urte arteko pertsona horien erdiak ospitalean hil dira, eta beste laurak egoitzan bertan. Zentro pribatuak Aldundiarekin adostutako 88 egoiliar plaza eta eguneko zentroko 18 plaza ditu guztira, zentroaren webgunearen arabera.

Foru Aldundiak jakitera eman duenez, ospitalean hil diren lau pertsonetatik hiruk positibo eman dute COVID-19 gaixotasunean, eta beste laurak "akats multiorganikoa" izan ondoren hil dira.

Ikuskaritza zerbitzuak astelehenean joan ziren egoitzara, eta koronabirusa atzemateko test gehiago egiteko eskatu zuten.

Aitor Larrinaga Balmasedako alkateak adierazi du albisteak "alarma eta kezka" eragin duela herritarren artean, eta Las Laceras egoitzako "egoiliarren eta langileen osasunak" kezkatuta dituela erantsi du.

Udalak egoitzako zuzendaritzarekin hitz egin duela eta haren esanetara jarri dela esan du. Herrian dagoen beste egoitzan, Leon Trucios izenekoan, ez da halako kasurik izan oraindik, eta egoera "arrunta" dela azpimarratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Balmaseda Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Enkartazioak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Pertsona edadetuak