Gizartea -

Koronabirusa

Emakume bat salatu dute Iruñean, katu bat paseatzea leporatuta

Salatutako emakumeak Foruzaingoari esan zionez, katua txikitatik atera izan du kalera, eta, etxean geratu behar bada, asaldatu egiten da.

Gizon bat, bere txakurra paseatzen, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat, bere txakurra paseatzen, Iruñean.
Gizon bat, bere txakurra paseatzen, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak emakume bat salatu du Iruñean, katu bat uhalarekin paseatzea leporatuta, gaur egun indarrean dagoen alarma-egoera errespetatu gabe.

Salatutako emakumeak Foruzaingoari esan zionez, katua txikitatik atera izan du kalera, eta, etxean geratu behar bada, asaldatu egiten da.

Foruzaingoak Twitter bidez zabaldutako mezu batean gogora ekarri duenez, "maskotak albaitariarengana bakarrik eraman daitezke, gainerako kasuetan zaila da legea errespetatzen duen arrazoi bat ematea". Hori dela eta, etxean geratzeko eskatu die herritarrei.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Frente a las noticias falsas, haz caso solo a fuentes oficiales. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual; el 900 20 30 50 del Consejo Sanitario atenderá a las personas ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda, la manera más eficaz para prevenir la propagación de la COVID-19 es el lavado de manos; las mascarillas solo son recomendables si tienes síntomas o tienes contacto con personas mayores o inmunodeprimidas.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Foruzaingoa Erizaintza Sendagaiak Animaliak Koronabirusa